miércoles, 14 de mayo de 2014

Azkoitiko Zalduntxoak, Peñafloridako Kondea

AZKOITIKO ZALDUNTXOAK

Azkoitiko Zalduntxoak Xabier Munibe edo Peñafloridako Kondea, Manuel Ignazio Altuna eta Joakin Egia edo Narosoko Markesa osatzen zuten, hirurak azkoitiarrak, handik izena.

Hiru zalduntxoak Muniberen etxean elkartzen ziren eta han cultura eta zientziaren aurreramenduaz eta zabalkundeaz tertuliak egiten zituzten. Denboraldi hartako egoera ekonomikoaz ere kezkaturik zeuden.

Zalduntxoak ameslariak eta Euskar Herri modernoaren kontzeptuaren sortzaile izan ziren. Rousseau bezalako frantziar pertsoinaien ideak kontuan hartzen zituzten haien tertulietan.
1764. urtean Euskalerriaren Adiskideen elkartea sortu zuten. Helburua zen herrialdetara artea, zientzia eta arte ederrak zabaltzea, ezjakintasuna eta alferkeria ezabatzea eta Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiaako herrialdeen arteko batasuna eta elkarkidetza sustatzea zen. Krisialdi ekonomikoari irtenbide azkar modernoa eman nahi zioten elkartearen bitartez.

Elkarte honen kiderik ospetsuenak aipatutako hiru zalduntxoak, Valentin Forunda, Pablo Olabide, Jose Larrañaga, Felix Maria Samaniego eta Fausto Elhuyar izan ziren.


PEÑAFLORIDAKO KONDEA

Peñafloridako Kondea edo F. Xabier Munibe euskal idazle eta musikagilea izan zen. Azkoitian jaio egin zen, Gipuzkoan, 1729an eta Bergaran hil 1785ean. Azkoitiko zalduntxoen ilustratu taldearen barruan zegoen eta euskalerriaren Adiskideen Elkarlearen sortzaile eta sustatzaile nagusia izan zen. Felipe IV.a erregeak XVII. Mendean sortutako Peñafloridako etxeko zortzigarren kondea izan zen, handik bere goitizena.

Bere lehen ikasketak Azkoitian bertan egin zituen. Hamalau urte zituela Tolousera joan zen, Frantziara, zientzia ikasketak egitera. Han, Tolousen, zientzietan eta arte ederretan prestakuntza oso ona lortu egin zuen Frantziako entziklopediazaleak aztertuz. Zientziaren arlo gehienetan ikusi zuen gizarterako eta kulturarako ohituren hobekuntzarako eta aurrerapenerako bidea.

Aitaren heriotzak Azkoitiara bueltatzea egin zion eta han Maria Josefa Areizagarekin ezkondu egin zen 1749an, harekin hiru seme izan zituen. Politikan sartu egin zen eta Azkoitiako alkate izatea lortu zuen 1747an, gero Gipuzkoako ahaldun nagusi izan zen.
Literatura eta Humanismo arloan ere jardun egin zuen sustatzaile eta partaide gisa. Arlo honetako sustapen lanen bitartez harreman zabalak izan zituen Rousseau eta Voltaire bezalako pentsalari eta entziklopedistekin.

Lanak:
Antzerkigintzan aritu egin zen, opera komikoak idatzi egin zituen eta musikalizatu ere egin zituen. Elebidunak ziren, euskaraz eta gaztelaniaz idatzi zituen. Aipagarrienak El borracho burlador eta Comedia Francesa izan ziren.

Gabon kanta erlijiosoak idatzi zituen Gabon sariac izenarekin. Literatura arloan lanik aipagarrienetariko bat Los aldeanos críticos izan zen.

jueves, 8 de mayo de 2014

Berrerabilpena


Berrerabilpena


Gaur egungo egoera ekonomikoa zaila da, dirua aurreztea premiazko baldintza da gizakiarentzat. Gero eta jende gehiago hasi da gauzak berrerabiltzen dirua aurreztu nahian, arropa lagunei pasatuz, trukeak eginez, apurtuko gauzei erabilera berria emanez, etab.  Baina ona izango da hau egitea egoera ekonomikoa konpontzeko?

Alde batetik, bigarren eskuko gauzak erabiltzean dirua aurrezteaz gain, gure egoera berean dagoen norbait lagundu dezakegu ekonomikoki. Berrerabiltzearen beste abantaila bat, ingurumenarekin errespetua duela da. Gauzak zabortegian amaitu beharrean, beste pertsona baten etxean geratzen dira bigarren erabilpen bat izaten.

Beste alde batetik, berrerabiltzeak enpresen ekoizpena eta salmetak jaistea eragiten du, jendeak produktu gutxiago erosten dituelako. Horrek enpresen ekonomia okertzen du. Gainera, adituen arabera, krisialditik ateratzeko modu bakarra kontsumitzea da.

Egia da, pertsona guztien egoera ekonomikoa ez dela berdina, beraz ez da egongo konponketa bakarra eta erraza. Familia batzuek soilik dituzte oinarrizkoa lortzeko baliabideak, beste batzuk ordea, diru dexente izanda, txorakerietan gastatzen dute.


Egoera ekonomikoa ikusita, berrerabiltzea aukera ona dela begi bistan dago, gainera, abantaila ugari ditu baina enpresentzat ez da hain aukera ona. Enpresek porrot egiten badute arazo larria izango da ekonomiarentzat eta gizartearentzat ere bai. Konponbidea zaila, luzea eta geldoa izango da. Nire ustez, ideia bikaina da berrerabiltzearen eta erostearen arteko oreka egotea, behar diren gauzak erosten ez uztea baina ahal den neurrian berrerabilpenekin jarraitzea. Modu honetan, diru pixka bat aurrezten da eta, aldi berean, ekonomiari laguntzen zaio.

miércoles, 2 de abril de 2014

XVIII. mendeko testuingurua

XVIII. mendeko testuingurua

Jose maria Jimeno Juriok esan zuen bezala, XVIII. mendea argien eta itzalen mendea izan zen. Mende honetan, Espainiako Ondorengotza Gerraren ondorioz, Espainia eta Frantzia Utrecht eta Rastadt-eko itunak galdu zituzten, jabetza garrantzitsu batzuekin ere (Herbereak, Napoli, Sizilia, Gibraltar, Terranova...) Jabetza hauen galketa eragin handia izan zuen bi estatuen ekonomian, bereziki Euskal Herriko eremuan. Horren ordez, Borbondarrek koroa eta espiritu zentralista frantsesa inposatu zuten Espainian. Adibidez, 1716ko Planta Berriko Dekretuen bidez Kataluniak Erakunde Tradizionalak ezeztatuak eta organismo bakar batek ordezkatuak ikusten zituen. Organismo hori Errege Auzitegia zen, Kapitain Generalak gidatua. Beste autoritate zibilek kapitaina ere behar zuten.

Prosperitate ekonomikoa Euskal Herriko kostaldeko itsas komertziotik eratorrira izan zen, bere gailurra izan zuena XVI. mendean. XVII. mendean jaitsiera izan zuen, lehen esan bezala, Terranova eta bere arrantzagune aberatsaren galketaren ondorioz, ingelesen menpe geratu zena. Adibidez, mende erdian Donibane Lohizuneko biztanleria 13000 biztanletik 5000 biztanlera jaitsi egin zen. Honek eragina izan zuen euskarazko obren edizioan, eragin negatiboa. Mitxelenak zioen erlazio ekonomiko-kulturalak ez zirela modu determinista batean aztertu behar egoera ezberdinetakoak zirelako.

XVIII.mendean, Euskal Herriko kleroak doktrina jansenistatik aldentzea saiatu zen eta 1722an Droulhetek fundatutako eta Doktrinaren Aitek gidatutako Baionako apaizgaitegi lehia egin nahian Larresoroko apaiztegia ireki zuten 1733an. Influentzia handiko kokapen erlijiosoa izan zen XX. menderarte.

domingo, 9 de febrero de 2014

JOANES ETXEBERRI SARAKOA


JOANES ETXEBERRI SARAKOA:


Joanes Etxeberri Sarakoa, Sarako herrian, Lapurdin, 1668an jaio eta Azkoitin 1749an zendutako idazle euskalduna dugu.
Bere lehelengo ikasketak Pauen jesuitetan egin zituen eta letra-gizona izan zen arren, medikuntza ikasi zuen Okzitaniako Tolosako unibertsitate frantziarrean.
Maria Itsasgaraterekin ezkondu eta hamaika seme-alaba izan zituen.
Bere mediku lanaren ondorioz Berara lekualdatu behar izan zuen, eta geroago Gipuzkoako hainbat herritatik pasatu zen arren, bere bizitzako azken txanpa Azkoitin eman zuen. Azkoitiko udalean jasotako dokumentu batzuetan ikusi daitekenez, kexa batzuk jaso zituen bere lana ondo ez jorratzeagatik. Etxeberrik baliabide falta zela esanez zuritu zuen jarrera hori.
Etxeberri elizgizona ez zen hirugarren idazle ezagunada euskal literaturaren historian.
Bere lanetan euskararekiko sentitzen duen maitasun edo estimua argi islatzen dela baieztatzen dute adituek,
Bera bizi izan zen bitartean bere idazkietako bakarra argitaratu zen arren beranduago, XX.mendean, beste batzuk atera ziren argira. "Hiztegia" deitutako lana, aldiz, betirako galdu omen zen, eta lan honen konstantzia dugu Larramendiri esker, berak erabili zuelako euskaraz, latinez, frantsesez eta gaztelaniaz idatzitako lan hau.
Bere lanetan Etxeberrik euskaldunen eta fede katolikoaren arteko harreman estua ere aipatzen du. Adituek diotenez arlo honetan nabaritzen zaio Axularrekiko mirespena.

miércoles, 15 de enero de 2014

L'EAU DE LA GÉNÉROSITÉ (INUXENTEEN EGUNEKO BERRIA)

L'EAU DE LA GÉNÉROSITÉ
Naffir Salemek, Nairobiko unibertsitatearen ikerlari batek, lurrin berri, berezi eta, seguruenik iraultzailea, sortu du. Perfume hau lukurreria edo ondasun-gosearen aurkako spray-a da.

Berak azaldu duenez, spray honek aire-freskagarri baten moduan funtzionatzen du. Gela batean kokatu, piztu eta bertan bi minutu ematen badituzu zure diruzaletasuna bost urtez bukatuko da.

Naffirrek aire-freskagarriak sortzen dituzten enpresetara jo du produktu hau kaleratu eta salgai jartzeko asmoz. Baina berak kontatu digunez "Ambi Pur" edo "Brise" bezalako enpresa handiek ez dute proposamena onartu haien nagusien dirugosearen ondorioz, uste dutelako dirua dela industria horren oinarria, eta produktu horrek ez diela dirua lortzea ahalbidetuko.

Hala ere, atzo jakin genuen Naffir bidezko merkataritzako elkarteekin aritu dela eta produktua salgai jarriko dutela mundu osoan zehar. Argira atera dute baita, aplikatuko den lehenengo tokia NBEan izango dela, eta lurrinaren formulan lan egiten jarraituko dutela bizitza osorako iraupena izan dezan.

martes, 14 de enero de 2014

XVII. MENDEKO MUSIKA


Garai hartako musikarien asmoa katedraletan jotzea zen. Musika profanoa, kantutegitan banatuta zegoena (batez ere erromantzetan), garrantzia hartzen ari bazen ere, musika erlijiosoak zuen garrantzi handiena. 

Gehien interpretatzen zutena tientoak ziren, batez ere giltzak edo teklak zituzten musika tresnekin jotzen zen forma musikala.

Musika instrumentalak ahozkoaren besteko garrantzia izan zuen eta teknika berrien eraginez forma berriak asmatu ziren, esate baterako suitea, sonata, kontzertua eta fuga.

Orkestra ere aldatu egin zen, musika-tresna nagusiak biolinen familiakoak ziren, harizkoak. Bestalde errenazimendu tresna batzuk ez ziren gehiago erabili, hala ere ez ziren desagertu: tronpeta, tronboia, txirula... Musika tresna berriak oboea, gitarra eta tinbala izan ziren adibidez.

Musikari gehienak organo joleak ziren. Hona hemen horietako batzuk: Andres de Sola, Diego Alborado, Juan de Durango eta Miguel de Arizu.


SEXU APLIKAZIOAK

Gaur egun mugikorrerako aplikazioak edukitzea gauzarik normalena da, musika aplikazioak, argazki aplikazioak edota jolasteko aplikazioak. Baina adi azkenekoari! Harrigarria badirudi ere, sexu aplikazioak ere martxan dira jadanik eta geroz eta deskarga gehiago jasotzen ari dira.

Hona hemen aplikazio horietako batzuk:


69 Places: Sexu harremanak izateko 69 leku proposatzen ditu.

IKamasutra: Kamasutran jasotzen diren jarrerak aurkezten ditu aplikazio honek.

Kissing Test: Musuak nola ematen ditugun neurtzeko gai da.

Tinder: Bikotea bilatzeko aplikazio ezaguna. Erabiltzaileari beste erabiltzaile batzuen argazkia, adina eta informazioa erakusten dizkio. Erabiltzaileak pertsona hori gustuko badu, “onartu” egingo du, eta beste pertsona horrek ere bera onartzen badu, erabiltzaileak abisua jasoko du.

Distine tt: Sexua bilatzen ez duten homosexualei zuzenduta dago. Hau da, besteak beste, oporretarako, afaltzen joateko zein parrandan ateratzeko lagunak bilatzeko balio du.

IFlirt for you: Zita baten aurrean nola jokatu esaten duen aplikazioa.

I just made love: “Oraintxe bertan sexu harremanak izan ditut”. Hau da aplikazio horren helburu nagusia; hots, sexua non, norekin, noiz eta nola izan dugun ezagutaraztea. Dagoeneko 290.000 erabiltzaile inguru ditu, eta Google Maps duten herrialde guztietan erabili daiteke.

Espainiar Estatuko datuak agertu dira sarean azken asteotan, eta aplikazio honen arabera, Salamanca da sexu gehien praktikatzen den hiria.