jueves, 17 de mayo de 2012

Fisioterapia


Fisioterapia

Fisioterapia edo terapia fisikoa osasuna aztertzen duen zientzia da. Bizitzagaixotasunak eta gizakiaren heriotzaaztertzen du horren mugimendua kontuan hartuta. Gorputz-sistemak sortzen dituzten funtzioak bilatzean bereizten da eta honetan funtzionamendu txarra edo ona eginez gorputz mugimenduak ikusten ditu. Zientifikoki frogatutako teknikak erabiltzen ditu. Gorputzaren mugimenduren bat ez denean egoki mugitzen erabiltzen da zientzia mota hau.

Fisioterapiarako erabiltzen diren baliabideak honako hauek dira:
  • Masoterapia: masaje teknika ezberdinak erabiltzen dira.
  • Fisioterapiaren berezko teknikak: BGM, KABAT, DLM, Bobath.
  • Cinesiterapia: mugimenduaren bidez gaixotasunak tratatzeko.
  • Termoterapia: bero handiko gorputzak organismoaren gainean jartzea.
  • Crioterapia: organismoaren gainean gorputz hotzak jartzea helburu terapeutikoarekin.
  • Hidroterapia: ura erabiltzea helburu terapeutikoarekin.
  • Talasoterapia: inguru marinoa eta klima marinoa erabiltzea.
  • Elektroterapia: organismoari energia elktromagnetikoa aplikatu erreakzio fisiologiko eta biologikoak lortzeko helburuarekin.
  • Helioterapia: eguzki-izpiak helburu terapeutikoekin erabiltzea.
  • Hidrocinesiterapia: uretako inguruetan ariketak egitea.
  • Fototerapia: argia erabiliz (ultramore, infragorri) lesioak tratatzea.
Arlo honetan profesionala denari Fisioterapeuta esaten zaio. Fisioterapeuta, honetan trebatuta egon behar dagoen eta bere paziente eta klienteen limitazio funtzionalak eta minusbaliotasunak ebaluatzeko, examinatzeko, diagnostiatzeko eta tratatzeko baimenduta dago. Formazio profesionalak fisioterapeutak prestatzen ditu profesional autonomo eta lan egiteko gaituak egoteko, baita, beste kidekin lan egiteko. Fisioterapeuten ikasteko plangintzak zientzia klinikoetan ezguera eta esperientzia sartzen ditu.
Hauek baita ere sartzen dute:

  • Pazienteek edo klienteek beste profesional baten azterketa behar duten ikustea.
  • Paziente edo klienteen balorazioa egitea historia klinikoa edo beste bide batzuk erabiliz.
  • Explorazioaren datuak ebaluatzea erabki klinikoak hartzeko.
  • Pazientearen etorkizunerako diagnostiko bat zehaztuea.
  • Alentzio plangintza onesgarri, ralista, konpetentea kulturalki eta pazientean zentratua determinatzea pziente edo klienteekin, familiako kideekin eta beste profesionalekin.
  • Beharrezkoak diren terapia fisikoko interbentzioak egoteko prest egotea.
  • Gizabanako osasunaren eta ongizate prebentzioa eta promozioa sustatzea.
Fisioterapia lanbide askea, independientea eta autonomoa da.
Fisioterapia hitza grekotik dator, physis (natura) eta therapeia (tratamendua).


HISTORIA
Gizaki primitibotik aurkitu dira tratamendu naturalen erreferentziak gaizotasunak gainditzeko ritualen bidez.
Hainbat kultutratan aurkitu dira honelako erreferentziak, adibidez: Asu, Sinú,AztekakMayak, Grekoak,… Baita zenbait zientzialari eta ikertzaileek adibidez: Hipócrates, Herodio, Aristoteles,..
Historian masajeak eta bainuak izan erabilienak.
Gaur egun, teknoliagiaren aurrerapenak direla bide, fisioterapiak agente fisiko ugarien esku-hartzea du (masajea, ura, soinua, elektrizitatea, mugimendua, argia, beroa, hotza,…).
FUNTZIOAK
Hiru funtzio ditu: Asistentziala, Dozente eta Ikertzailea eta Kudeatzailea.


Funtzio Asistentziala
Fisioterapeutak, osasun profesional bezala, sozietate gaixoa eta osasuntsua ezartzen du, fisioterapiaren aktuazio eta teknika propioen bidez prebentzioa, zaintzea eta errekuperatzea du helburu. Fisioterapeutaren tresna nagusia eskua da eta horren ondorioz terapia manuala, baina eknologia sanitarioak ere erabiltzen dira.

Funtzio Dozente eta Ikertzailea 
Fisioterapia Unibertsitatean sartuta dagoen prefesio sanitarioa da.

Gestio Funtzioa
Fisioterapeutak izan ahal du edo ez Gabineteen edo Fisioterapeuta Zentroen Gestioaen ardura.
FISIOTERAPIAN ESKU HARTZEN DUTEN PROZESUAK

EFEKTU SEKUNDARIOAK
Generalko fisioterapiak ez ditu sortzen efektu sekundariorik baina edozein efektu egongo bazen terapien kontradikzioak izango ziren edo praxis medikua aktuazio professional txarraren ondorioz.

viernes, 16 de marzo de 2012

Bermudako Hirukia


BERMUDAKO HIRUKIA


Bermudetako hirukia 1,1 milioi km²-ko triangelu formako area geografikoa da. Ozeano Atlantikoan dago, Bermuda uhartearen,Puerto Ricoren eta Floridaren artean.
Famatua da XX. mendearen erdian zenbait idazlek leku horren arriskugarritasunaren berri eman zutelako zenbait aldizkarietan. Baina Amerikako Estatu Batuetako Kostazainen arabera toki horretan ez daude beste leku batzuetan baino itsasontzi eta hegazkinen desagerpen gehiago.
HISTORIA
Belaontzien arotik, Europara bidaiatzen ziren itsasontziak toki horretatik pasatzen ziren haizea eta golkoko korrontea aprobetxatzeko. Gero eta itsasontzi gehiago pasatzen ziren handik.
Golkoko korronteak eguraldi oso ezegonkorra du. Eta itsas trafiko dentsua eta eguraldi txarraren konbinazioak posiblea egiten du zenbait itsasontzi ekaitzetan barneratzea eta galtzea aztarnarik utzi gabe bereziki teknologia handirik ez zegoenean.

Bermudetako hirukietan 50 itsasontzi eta 20 hegazkin galdu dira aztarnarik utzi gabe. Hauetako zenbait desagerpen azaldu ahal dira baina beste batzuk ez. external image Triangle-bermudes.png

19. Hegaldia
Jazoerarik ezagutuena eta ospetsuena bost TBM Avengerren eskuadroiaren desagerpena izan zen. Entrenamenduko hegaldi bat egiten ari ziren, Floridaren inguruan. Charles Berlitzen obraren arabera hegazkinlariak zenbait efektu bisual arraro ikusi eta gero desagertu ziren. Gainera, hegazkinen gorpuzkiak uretan flotatzen egon beharko ziren zenbait egunetan zehar. Baina ez zen soilik ez zituztela aurkitu, baizik eta Marinak bidalitako bilaketa eta erreskatea aginduta zuen hegazkinak ere galdu zirela zen. Honek Bermudetako hirukiaren teoria indartu zuen, baina gero olio orban bat aurkitu zen. Esan zuten seguruena erregai fuga batek leherketa bat sortu zuela erreskate hegazkinetan, baina ez zeukaten segurtasunik.
Berlitzek bere obran aipatutako zenbait itsasontzi ez zeuden Bermudetako Hirukiaren barruan, hor jarri zituen berak bere obra potoloagoa jartzeko. Horrexegatik Berlitzren obra ezeztua geratu zen.
Kritikoek esaten dute Berlitzek eta beste zenbaitek kasuak puzten ari zirela.

Eskuadroiari erreparatuz, teoria batek esaten du Charles Taylor Tenientearen akats bat izan zela da, desorientazioaren ondorioz Ozeanoaren barrena eraman zuela eskuadroia eta horregatik ez zituztela aurkitu.
1991an bost Avengeren gorpuzkiak aurkitu ziren Floridako kostetan, baina serieko zenbakiak ikusi zituztenean konturatu ziren ez zirela 19. Hegaldiarenak.
Azalpenetara bueltatuz korronte gogorrak eta uren sakontasuna azaldu ahal dute gorpuzkirik ez aurkitzea. Gainera, egunero ehunka itsasontzi zibil eta militarrak pasatzen dira handik arriskurik gabe.
Azken 100 urtetan 10 milioi itsasontzi pasatu dira gutxi gora behera eta XIX. mendetik aurrera soilik 50 itsasontzi eta 20 hegazkin desagertu dira.
Bermudetako hirukietan gertatu diren desagerpenak urtero pasatzen diren itsasontzi eta hegazkinekin konparatuz istripuak portzentaje txikia du. Lloyd, Londreseko itsas aseguratzaileak zehaztu du hirukia ez dela Ozeanoko beste edozein toki baino arriskutsuagoa eta honetatik pasatzen denean ez ditu tarifa desberdinak kobratzen.

Beste hiruki batzuk
Munduko beste leku batzuetan Bermudetako Hirukia bezalako beste area geografiko batzuk daudela esaten da, adibidez Dragoiaren Hirukia eta Marysburgheko Erpina

  • Dragoiaren Hirukia Deabru itsasoan dago, Japoniaren alboan. Hau ez da oso ezaguna, han galtzen diren ontzi gehienak radar gabeko txalupa txikiak direlako.
  • Marysburgheko Erpina Ontarioko aintziraren ekialdean dago, Estatu Batuen eta Kanadaren erdian. Han hondoratze kopuru ikaragarria eman da.

domingo, 4 de marzo de 2012

Telebistako marrazki bizidunak


TELEBISTAKO MARRAZKI BIZIDUNAK

 

Orain duela urte pare bat baino gehiago, telebistan marrazki bizidun asko zeuden euskaraz.
Adibidez :
  • Hartz txiki
  • Doraemon katu kosmikoa.
  • Dragon bola
  • Ninja dortdokak
  • Vicky Bikingoa
  • Katutxakur
  • Max- Eskolan
  • Gadget inspektorea
  • ...

Orain ia-ia ez daude marrazki bizidunik euskaraz. Telebista jartzen baduzu oso arraroa da euskarazko marrazki bizidunak aurkitzea. Telebista ikustea, irratia entzutea baino entretenigarriagoa da eta horregatik marrazki bizidun gehiago euskaraz jarri behar dituzte. Ez da berdina irratia entzutea edo telebista ikustea. Ume txiki batentzako askoz errazagoa da telebista ikustea, zeren eta irudiekin arreta gehiago jartzen du

Ezin duzu ume txiki bati euskarazko irratia jarri zeren eta ez du arreta jarriko, edo zein gauzarekin arreta galduko du.


sábado, 3 de marzo de 2012

Emakumearen Eguna

Emakumearen Eguna


Emakumeren Eguna edo Emakume Langilearen Eguna, Martxoaren 8an ospatzen da eta Nazio Batuen Erakundearen bidez aintzatetsia dago. Egun hau ospatzen da emakumearen berdintasunaren aldeko borroka gogoratzeko. Herri batzuetan jai nazionala da.

1908an New York-eko fabrika batean 146 emakume hil zirelako ezagutzen da martxoaren 8a. Emakume asko soldata ziztrinak eta lan baldintza txarrak zituztelako protestatzen ari zirenean suzko bonbak jaurti zizkieten eta horrek izugarrizko sutea eragin zuen.external image We_Can_Do_It%21.jpg


Hala ere, historialari batzuen iritziz 1909ko irailaren 27 gertatu zena gogoratzen da gehiago 1908koa baino. Badirudi New York-eko 20.000 langile, gehienak emakumeak, 13 aste iraun zutela greba egiten. Sufrimendu handia jasan egin zuten baina azkenean eskariak betetzea lortu zuten

1911n Triangle Shirtwaist Company-n gertatu zen sutea oihartzun ikaragarria izan zuen Amerikako Estatu Batuetan, bertan hil ziren emakumeak aurreko urtean lehen emakume greba egin zutenak izan zirelako.

2011. urtean Emakumearen Egunaren mendeurrena ospatu zen.

viernes, 10 de febrero de 2012

Zelan ikas dezakegu euskara?

Zelan ikas dezakegu euskara?

Euskaran berriak bazarete eta euskara ikasi nahi baduzue, euskaltegira joatea ez da opzio bakarra.

Euskara hizkuntza hainbat modutan ikasi al da.

Adibideak:


  • Entzumena: Irratia entzuten , euskara dakien pertsona bat entzuten edo podcast bat erabiltzen ikas dezakegu euskara entzumenaren bidez.
  • Errepikapena: txikiak garenean gure inguruan duden jendea imitatuz edo errepikatuz ikasten dugu hitz egiten edo ibiltzen, ba euskararekin berdin, esfortzu pixka batekin berehalaxe ikas al dezakegu.
  • Ikusi + entzun: Telebista euskaraz entzuten hitzak irudiekin erlazionatuz zentzua ematen diegu.
  • Praktikatu (mintzatu): euskaraz zerbait ba dakizu lagunekin edo familiarekin mintzatzen hizkuntza orraztu al duzu.
  • Bakarrizketak: Zure gustuko gai bat aukeratu eta euskaraz zure buruari edo lagunei kontzan euskara ikasiko duzu.
  • Idazmena: Ahal duzunean euskaraz idazten baduzu ahal bada ordenagailuan gero zure akatsak zuzendu al dituzu eta berriz ez egiten saiatu al zara.
  • Irakurri: Euskaraz irakurtzen ez dakizkizun hitzak hiztegian bilatu edo testuaren zentsuarekin esanahia jakin al duzu.

jueves, 9 de febrero de 2012

Euskarazko abestiak

EUSKARAZKO ABESTIAK

Abesti asko daude euskaraz, hala nola:


ARIN QUEBEC: KEPA JUNKERA.
KAIXO!: URTZ
ILARGIA: KEN ZAZPI
OIHU: BERRI TXARRAK
BIDEAN: KEN ZAZPI
BESOAK ZABALIK: GATIBU
AITORMENTA: ERTZAINTZAK
TXANPON BATEN TRUKE: ALAITZ ETA MAIDER
LAU TEILATU: EH SUKARRA
LORETXOA: EXKIXU
ESKUTITZA: HEMENDIK AT!
ETSIPENARI KANTA: LOR
TXORIA TXORI: MIKEL LABOA
REAL POLITIK: JOSEBA TAPIA
ITXOITEN: NEGU GORRIAK
PARADISUA: AFRIKA
ZENBAT MIN: KEN ZAZPI
GUTUNA: KEN ZAZPI.


KEN-ZAZPI:

Ken Zazpi Jon Mikel Arronategik ( Exkixuko baxujolea) eta Eñaut Elorrietak (Lugarriko abeslaria) 1996 sortu zen, Gernikako talde bat da, orain talderik ezagunena da. 2000. urtera arte ez ziren garrantzitsutzat jotzen. Urte orretan taldekoek maketa bat grabatu zuten. Abesti asko egin zituzten:BIDEAN,GUTUNA,ILARGIA,ZENBAT MIN...







miércoles, 8 de febrero de 2012

(Sakelako) Telefono

(Sakelako) Telefonoa




Sakelako telefonoa hari gabeko telefono eramangarria da, irrati uhinak erabiltzen ditu.


Bere ezaugarririk nagusiena, bere eramangarritasuna da. Honek ia edozein lekutatik beste telefono batekin komunikatzea ahalbidetzen du. Funtzio nagusiena ahotsaren bidezko komunikazioa da.

Historia


Lehengo sakelako telefonoa 1983. urtean agertu zen, DynaTAC 8000X modeloa izan zen, Motorola konpainiarena. Modelo honen aita Martin Cooper izan zen baina bere diseinugilea Rudy Krolopp izan zen.

Komunikazio telefonikoa posiblea da zentral mugikorren eta publikoen arteko interkonexioei esker.


XXI. mendetik aurrera, sakelako telefonoak funtzionalitate berriak eskuratu dituzte. Sakelako telefonoaren eboluzioak bere tamaina eta pisua jaistea lortu du. Deitzeaz eta SMSak bidaltzeaz gain, dispositibo berriak dituzte, adibidez:

  • PDA
  • Argazki kamera
  • Alarma
  • Kalkulagailua
  • GPS
  • Multimedia erreproduzitzailea
  • Bluetooth
  • WI-FI
  • Jokuak
  • Interneta
  • Etab.

Sakelako telefonoaren bilakaerari smartphone deitzen zaio.

Egun garrantzi handia dute ukimen-pantailako sakelako telefonoak.


Mugikor teknologia digitalaren agerpenarekin, Interneteko orrietara sartzea ahalbidetu zen bereziki sakelako telefonoetarako diseinatuta daudenetara. Hau teknologia WAP (Wireless Application Protocol) bezala ezagutzen da.


Fabrikatzaile nagusiak:


Gaur egun Nokia da munduko sakelako telefonoetako fabrikatzailerik nagusiena.

2011an gehien saldu ziren sakelako telefonoak Samsung Galaxy S II eta Iphone 4 izan ziren, baina Espainian Gabonetako Smartphone-nik salduena Blacberry Curve 8520 izan zen.


Gizakiek sorturiko edozein ekipo elektronikok kutsadura elektromagnetikoa sortzen du. Ikasketa batek esaten du sakelako telefonoek sortzen duten erradiazio elektromagnetikoek pertsonei urteak kentzen dizkiotela.


Gaur egun SMS gehiago bidaltzen dira deitu baino, hauek merkeagoak direlako.

SMS hizkuntza, hitzak laburtzen edo ikurren bidez ordezkatzean oinarritzen da. Testu luze bat SMS bakar batean sartzeko eta honek gutxiago balio izateko egin ohi da.


Zenbait gizarte-analista kezkatuta daude uste dutelako etorkizunean gazteek ez dutelako jakingo ondo idazten. Baina badaude beste batzuk pentsatzen dutela honek komunikazio idatzia gehiago sustatuko duela da.

Filmak

Filmak

Gaur egun pelikula asko daude, denak edo ia denak Gaztelanizakoak dira.
10 pelikulatik 1 esukarazkoa da. Eitbren esku euskarazko filmak ikusi al dituzu zinemara joan gabe. Hauek dira batzuk:


  • Amerikanuak
  • Arriya
  • Izarren argia
  • Mystical
  • Zantzaileak
  • Zigortzaileak
  • 80 egunean
  • 800 bala
  • Aballay
  • Adar txikiaren kondaira
  • Amorrua
  • Ander
  • Asfaltoa
  • Aupa Etxebeste!
  • Betizu izar artean
  • Bi aurkari, ia-ia berdinak
  • Bihotzondoko sekretuak
  • Dragoiaren etxea
  • Ez izan beldurrik
  • Go!Azen
  • Hondoratzea
  • Kutsidazu bidea Ixabel
  • Maruja hitzaileak
  • Mundu ia perfektua
  • ...