jueves, 19 de diciembre de 2013

Bilera formal baten akta

 BILERA FORMAL BATEN AKTA

Bilera formal bateko akta, bilera formal batean eztabaidatu diren gaiak eta adostu diren hitzarmenak jasotzen dituen dokumentu idatzia da. Helburua bileran gertatutakoa erregistratzea eta adostutako hitzarmenak balioztatzea da.
Akta mota hauek erabiltzen duten erakundeak anitz dira, legebiltzar batetik auzokide komunitate batera. Batzar formaletan idazten dira aktak eta idazkera formal batean, erregistro jaso batean, idatzi ohi dira.
Akta gehienak akta liburu batean bildu ohi dira baina akta guztiak dokumentu independenteak izatea ere posiblea da.

PROZEDURA


Bilera burutzen den bitartean, idazkariak bileran aspektu garrantzitsuen ohar batzuk hartzen ditu eta bilera amaitu ondoren, hartutako ohar horiekin, gero akta idatziko du.

Parlamentuko asanbladetan gertatzen diren debateetan, aipatutako guztia agertzen da, hitzez hitz, idatziz. Akta berezi horiei egunerokoa deitzen zaie.

Normalean, aktaren hasieran bilera egitera deitu duen entitateen izenak agertuko dira, eta zehaztuko da batzarra non egingo den eta noiz, data eta ordua. Deitutakoen zerrenda ere ager daiteke.

Akta idazterakoan, gai ordena zein zen jasotzen da, aipatutako puntu guztiekin. Puntu garrantzitsuenak hasieran agertu ohi dira.

Aktan, bileran esandakoak eta adostutakoak jasotzen dira. Normalean gertatu den ordenan edo bestela, idazkariaren erabakiz, ordena koherenteago batean.

Botaketa gauzatu bada botoen zenbaketa agertu daiteke baina askotan datu hori saihesten da.

Aktetan, amaitzeko, bileraren amaieraren ordua zehazten duen ohar bat idazten da eta idazkariaren eta bilerara deitu duen pertsonaren sinadura agertu behar da gutxienez.

Akta idatzi ondoren, bilera horretan edo hurrengoan irakurtzen da osaturiko akta eta honen onarpena edo ezespena egiten da. Ezesten bada, berriz idatzi behar da akta eta hurrengo bileran berriz irakurtzen da eta onarpena edo ezespena egiten da berriz.


Gehienetan, hurrengo batzar formaleko gai ordenaren lehen puntua aurreko akta onartzea eta sinatzea izaten da. Gutxitan botatzen da atzera idazkariak jasotako akta.

miércoles, 13 de noviembre de 2013

Zer egin oraindik eskolan hasi ez diren haur txikiekin?

Zer egin oraindik eskolan hasi ez diren haur txikiekin?

Gaur egun hainbat eta hainbat haur txiki ez dute oraindik eskola hasi. Zer egin behar da hauekin?

Aita edo ama etxean baldin badaude edo etxean lan egiten badute ez dago problemarik, honek zaintzen du eta listo. Baina gurasoek etxetik kanpo lan egiten badute zailagoa da.

Aukera bat, umearentzako zaintzaile bat kontratatzea izango zen. Hilero akordatutako dirua eman eta berak denbora honetan haurrarekin egoten da gurasoak ailegatu arte, gosaltzen, bazkaltzen eta afaltzen ematen dio, gurasoen ordutegia kontuan harturik. Normalean zaintzaile hauek ez dira oso garestiak, diruaren aldetik ez dago txarto, baina ez dago garantiarik umea ondo zainduko duela edo beste pertsonak eramaten dituenik zure etxera.external image ENFERMEDADES.jpg

Beste aukera bat umea haurtzaindegi batera eramatea da. Haurtzaindegi hauetan umeekin jolasten dute, zertxobait irakasten diete, bazkaltzen ematen diete eta siesta egiten dute umeak. Haurtzaindegien alde txarra normalean garestiak direla da, edozein familiak ezin ditu haurtzaindegi hauek ordaindu. Ordutegiaren aldetik, normalean laurak edo bostetara arte egoten dira irekita, gurasoen lana ordutegi horrekin bat etorri behar da.

Hurrengo aukera, haurra aitona-amonekin egunero geratzea da. Aitona-amon gehienei asko gustatzen zaie ilobekin geratzea eta hauek zaintzea, baina badaude batzuk hau ez zaiela gustatzen. Aukera hau oso ekonomikoa da, ez delako ezer ordaindu behar, aitona-amonek dohainik egiten dute eta normalean lan egiten ez dutenez ordutegi flexiblea dute.

Nire ustez, erakundeek honetaz pentsatu beharko lukete. Diru gutxi irabazten duten familiei zaintzaile bat kontratatzeko edo haurtzaindegi bat ordaintzen laguntzeko diru-laguntzak eman beharko lituzkete.
Beste aukera bat eskola publikoetan, haurren amak lan egitera berriz hasten denean bere umea uzteko gela batzuk egotea, andereño edo maisuekin, haurtzaindegien papera betetzeko.

LOMCEri EZ

LOMCEri EZ


LOMCE legea edo Wert legea 2013an Espainian indarrean sartu den lege organikoa dugu. Espainiako Hezkuntza Ministerioak, Wert buru dela onetsitako legea da.Lege gogor eta nire ustez atzerakor honen ondorioz hezkuntzarako eskubide unibertsala mugatuko da eta gainera esklusibotasuna ere lortuko da.
Lege honek, beste askoren artean, ondorengo aldaketak dakartza:
  • Errebalidak egingo dira etapa bakoitzaren bukaeran, unibertsitatera sartzeko orain arte egon den selektibitatearen sistema alde batera utzi eta unibertsitate bakoitzak bere sarrera proba izango du. Honek esan nahi du diru gehien dutenek nahi beste proba ordaindu eta egin ahal izango dituztela, baina familia xume edo apaletatik datozenek seguraski ez dutela zorte berdina izango.
  • D.B.H. ko hirugarren mailako ikasleek erabakita izan beharko dute ziklo bat edo batxillergoa egin nahi duten, horrela gelak bi mailatan banatzeko. Hau gertatuko balitz gazteen portzentai bat eduki beharko lukeen ezagutza ez luke edukiko eta agian etorkizunean ideiaz aldatu eta ezin izango lukete batxillergorik egin.
  • Erlijioa nahitaezko irakasgaia bihurtuko da eta herritartasuna ordezkatuko du. Honen bidez erlijioaren baloreei garrantzi handiagoa emango dizkiete, eta gazteria haien kasan askatasunean pentsatzen utzi beharrean kristau erlijiora hurbilduko dute gazteen arrazoitzeko gaitasuna baztertuz.
Hezkuntza eredu honek ikasleak arrazoitzeko gaitasunik gabe utziko ditu, eta manipulagarriagoak bilakatuko ditu. Gainera gizarte klasistagoa sortuko da, langileon seme-alabek ezin izango dutelako hainbeste ikasi eta dirua dutenen azpitik edo kasu honetan oraindik ere azpiagotik joango dira.
Hezkuntza denon eskubidea dugu, hezkuntza denona delako eta baita denontzat ere. Gure herria bezalako herri garatuetan, ez zen egon beharrik heziketa ona jasotzeko aukerarik gabe geratu den pertsonarik.
Hezkuntza idealak pentsatzen irakasten gaituelako, eta ez duelako era automatikoan erantzuten irakasten. Gobernuarentzat errazagoa delako heziketarik gabeko herria gobernatzea, herriak ez baldin badaki ez delako kexatuko zapaltzen dutenean eta ez duelako jakingo noiz ari diren haien eskubideen mugak apurtzen.
Laburbilduz, nire ustez kulturak, heziketak eta jakintzak egiten gaitu pertsona, horrek ematen baitigu bizimaila. Hezkuntza duina edo merezitako hezkuntza kentzen badigute pertsona ez garelako.








LOMCEri EZ.jpg

martes, 12 de noviembre de 2013

Joanes Leizarraga



Joanes Leizarraga


Sarrera:

Joanes Leizarraga 1506an jaio zen Beskoitzen eta 1601ean hil zen Bastidan. Hau da, XVI.mendean bizi izan zen euskal idazlea izan zen.


Hainbat ekarpen egin zituen euskal literaturaren historia eta euskararen historiara, hainbat testu itzuli zituen latinetik euskarara. Haien artean Itun Berria itzuli zuen, bere iztupenetariko garrantzitsuena dela ezan dezakegu.

Herriak egokitutako irakurgaiak behar zituen, horregatik hasi zen Leizarragak itzultzen. Iparraldeko euskaldunentzat idatzi zuela igartzen zaio. Nafarroa Beheko eta Lapurdiko euskararen ezaugarriak erabiltzen zituen. Ipar Euskal Herriko euskaldunei zuzendutako
external image 106259.jpgkoiné edo euskarabatu bat egin zuela dirudi.


Nafarroako erreinuan Latinaren ordez okzitaniera izendatu zen hizkuntz administratibo, ofizial eta judizial bezala. Baina gorteak azkar aurkitu zuten lehia egingo zion hizkuntza; Nafarroako erromantzea, Euskarak ez bezala, ofizialtasuna izango zuen, erreinuaren hizkuntza izan arren ez zuen prestigio sozialik.

Testuinguru historikoa:


XVI.mendea Errenazimenduaren hasiera izan zen, inprentaren asmaketak asko lagundu zion literaturari. Erlijioaren aldetik, Luteroren erreforma zegoen, baina katolikoek elizaren birmoldaketa nahi zuten, kontrarreforma. Trentoko kontseilua egin ondoren, katolikoen nahia lortu egin zen. Kontrarreformarekin Ignazio Loiolakoaren Jesuiten ordenak eta protestantek irabazitako lurraldeen errekonkista lortu zen.

Leizarragaren euskara ez da gaur egunekoaren hain desberdina, baina latinaren eragina nabaria da.