miércoles, 15 de enero de 2014

L'EAU DE LA GÉNÉROSITÉ (INUXENTEEN EGUNEKO BERRIA)

L'EAU DE LA GÉNÉROSITÉ
Naffir Salemek, Nairobiko unibertsitatearen ikerlari batek, lurrin berri, berezi eta, seguruenik iraultzailea, sortu du. Perfume hau lukurreria edo ondasun-gosearen aurkako spray-a da.

Berak azaldu duenez, spray honek aire-freskagarri baten moduan funtzionatzen du. Gela batean kokatu, piztu eta bertan bi minutu ematen badituzu zure diruzaletasuna bost urtez bukatuko da.

Naffirrek aire-freskagarriak sortzen dituzten enpresetara jo du produktu hau kaleratu eta salgai jartzeko asmoz. Baina berak kontatu digunez "Ambi Pur" edo "Brise" bezalako enpresa handiek ez dute proposamena onartu haien nagusien dirugosearen ondorioz, uste dutelako dirua dela industria horren oinarria, eta produktu horrek ez diela dirua lortzea ahalbidetuko.

Hala ere, atzo jakin genuen Naffir bidezko merkataritzako elkarteekin aritu dela eta produktua salgai jarriko dutela mundu osoan zehar. Argira atera dute baita, aplikatuko den lehenengo tokia NBEan izango dela, eta lurrinaren formulan lan egiten jarraituko dutela bizitza osorako iraupena izan dezan.

martes, 14 de enero de 2014

XVII. MENDEKO MUSIKA


Garai hartako musikarien asmoa katedraletan jotzea zen. Musika profanoa, kantutegitan banatuta zegoena (batez ere erromantzetan), garrantzia hartzen ari bazen ere, musika erlijiosoak zuen garrantzi handiena. 

Gehien interpretatzen zutena tientoak ziren, batez ere giltzak edo teklak zituzten musika tresnekin jotzen zen forma musikala.

Musika instrumentalak ahozkoaren besteko garrantzia izan zuen eta teknika berrien eraginez forma berriak asmatu ziren, esate baterako suitea, sonata, kontzertua eta fuga.

Orkestra ere aldatu egin zen, musika-tresna nagusiak biolinen familiakoak ziren, harizkoak. Bestalde errenazimendu tresna batzuk ez ziren gehiago erabili, hala ere ez ziren desagertu: tronpeta, tronboia, txirula... Musika tresna berriak oboea, gitarra eta tinbala izan ziren adibidez.

Musikari gehienak organo joleak ziren. Hona hemen horietako batzuk: Andres de Sola, Diego Alborado, Juan de Durango eta Miguel de Arizu.


SEXU APLIKAZIOAK

Gaur egun mugikorrerako aplikazioak edukitzea gauzarik normalena da, musika aplikazioak, argazki aplikazioak edota jolasteko aplikazioak. Baina adi azkenekoari! Harrigarria badirudi ere, sexu aplikazioak ere martxan dira jadanik eta geroz eta deskarga gehiago jasotzen ari dira.

Hona hemen aplikazio horietako batzuk:


69 Places: Sexu harremanak izateko 69 leku proposatzen ditu.

IKamasutra: Kamasutran jasotzen diren jarrerak aurkezten ditu aplikazio honek.

Kissing Test: Musuak nola ematen ditugun neurtzeko gai da.

Tinder: Bikotea bilatzeko aplikazio ezaguna. Erabiltzaileari beste erabiltzaile batzuen argazkia, adina eta informazioa erakusten dizkio. Erabiltzaileak pertsona hori gustuko badu, “onartu” egingo du, eta beste pertsona horrek ere bera onartzen badu, erabiltzaileak abisua jasoko du.

Distine tt: Sexua bilatzen ez duten homosexualei zuzenduta dago. Hau da, besteak beste, oporretarako, afaltzen joateko zein parrandan ateratzeko lagunak bilatzeko balio du.

IFlirt for you: Zita baten aurrean nola jokatu esaten duen aplikazioa.

I just made love: “Oraintxe bertan sexu harremanak izan ditut”. Hau da aplikazio horren helburu nagusia; hots, sexua non, norekin, noiz eta nola izan dugun ezagutaraztea. Dagoeneko 290.000 erabiltzaile inguru ditu, eta Google Maps duten herrialde guztietan erabili daiteke.

Espainiar Estatuko datuak agertu dira sarean azken asteotan, eta aplikazio honen arabera, Salamanca da sexu gehien praktikatzen den hiria.


lunes, 13 de enero de 2014

PIERRE DE LANCRE

PIERRE DE LANCRE 


Pierre de Lancre XVI. eta XVII. mendeetan bizi izan zen magistratu frantziarra dugu.


Ezaguna da gehienbat 1609. urtean egindako sorgin ehizaren ondorioz.


Jaio eta lehenengo ikasketak Jesusen Lagundian egin zituen, eta hauek amaitzerakoan Turinen zuzenbide ikasketak egin eta Bordele, bere jaioterrira, bueltatzea erabaki zuen bertan epaile gisa aritzeko.


Lancrek abizena aldatu egin zuen, bere familiaren jatorria euskalduna ezkutatzeko, ezinikusi izugarria baitzion euskalduna zen orori.


Bere ustez kode penalaren oinarria erlijioa zen eta horregatik 1607 urtean eliza katolikoaren irizpideak zorrozki aplikatzen hasi zen.


1609an Henrike IV.ak Lapurdi aldera bidali zuen bertan sorginen kontuak ikertzera. Orduan hasi zen bere inkisidore lana egiten, hirurogei pertsona inguru sorgin kontsideratu eta sorginkeriagatik sutan erreta hilarazi zituen. Bere ustez Lapurdiko biztanleriaren ehuneko hamarra zegoen sorginkeriarekin harremanetan, baina azkenik Bordeleko parlamentuak bere jarrera gehiegizkoa zela aitortu eta kargutik bota zuen adostasun falta zela eta.


Hala ere, jakin behar dugu garai hartan inkisizioa ez zela bakarrik Lapurdin eman, Zugarramurdi eta Zeberio bezalako beste herrietan ere gertatu zen, baina beste inkisidore batzuen eskutik.

domingo, 12 de enero de 2014

Aipu ospetsuak

 AIPU OSPETSUAK



-50 urteko gizona 20 urte zituenean bezala ikusten badu bizitza, bere bizitzaren 30 urte galdu ditu. - Muhammad Ali

-Bizitzea mundu honetako arraroena, gizaki gehienak soilik existitzen dira eta. - Oscar Wilde

-Jaiotza eta heriotza ez dira egoera ezberdinak, baizik eta egora berbereko bi alderdi. - Mahatma Gandhi

-Lana egiteko ezer ez dutenentzako babeslekua da. - Oscar Wilde


-Ezjakinak baieztatzen du, jakintsuak zalantzatu eta gogoeta egiten du. - Aristoteles


-Munduko historia, saihetsgarria zen guztiaren gehiketa da. -Bertrand Russell

-Diruaz tratatzen denean, guztiok gara erlijio berdinekoak. - Voltaire

-Itxaropena gizaki esnatuaren ametsa da. - Aristoteles

-Gehiengoaren aldean ikusten duzunean zure burua, etenaldi bat hartu eta gogoeta egin ezazu. - Mark Twain

-Emakumeen kontrako gudak hies eginez irabazten dira. - Napoleon

-Ez dago askatasunerainoko biderik, askatasuna da bidea. - Indira Gandhi

-Inor ez da esklaboago askea izan gabe askea dela pentsatzen duena baino. -Johann Wolfgang von Goethe

-Guda bakarra da gizakia onartu ahal duena: bere desagerpenaren kontrakoa. - Isaac Asimov

-Arazo baten adierazpena, irtenbidea baino garrantzitsuagoa da.- Albert Einstein

-Mundua ez dago arriskuan pertsona gaiztoen erruz, baizik eta gaiztakeriak onartzen dituztenen erruz. - Albert Einstein

-Lore guztiak moztu ditzakete, baina inoiz ez dute amatuko udaberriarekin. -Che Guevara

-Garrantzitsuena galderak egiteari ez uztea da. - Albert Einstein

-Gure porrotei ematen dizkiogun izena esperientzia da. - Oscar Wilde

-Ideia berria duen gizona zoro bat da ideia arrakasta izaten duen momenturarte. - Mark Twain