miércoles, 2 de abril de 2014

XVIII. mendeko testuingurua

XVIII. mendeko testuingurua

Jose maria Jimeno Juriok esan zuen bezala, XVIII. mendea argien eta itzalen mendea izan zen. Mende honetan, Espainiako Ondorengotza Gerraren ondorioz, Espainia eta Frantzia Utrecht eta Rastadt-eko itunak galdu zituzten, jabetza garrantzitsu batzuekin ere (Herbereak, Napoli, Sizilia, Gibraltar, Terranova...) Jabetza hauen galketa eragin handia izan zuen bi estatuen ekonomian, bereziki Euskal Herriko eremuan. Horren ordez, Borbondarrek koroa eta espiritu zentralista frantsesa inposatu zuten Espainian. Adibidez, 1716ko Planta Berriko Dekretuen bidez Kataluniak Erakunde Tradizionalak ezeztatuak eta organismo bakar batek ordezkatuak ikusten zituen. Organismo hori Errege Auzitegia zen, Kapitain Generalak gidatua. Beste autoritate zibilek kapitaina ere behar zuten.

Prosperitate ekonomikoa Euskal Herriko kostaldeko itsas komertziotik eratorrira izan zen, bere gailurra izan zuena XVI. mendean. XVII. mendean jaitsiera izan zuen, lehen esan bezala, Terranova eta bere arrantzagune aberatsaren galketaren ondorioz, ingelesen menpe geratu zena. Adibidez, mende erdian Donibane Lohizuneko biztanleria 13000 biztanletik 5000 biztanlera jaitsi egin zen. Honek eragina izan zuen euskarazko obren edizioan, eragin negatiboa. Mitxelenak zioen erlazio ekonomiko-kulturalak ez zirela modu determinista batean aztertu behar egoera ezberdinetakoak zirelako.

XVIII.mendean, Euskal Herriko kleroak doktrina jansenistatik aldentzea saiatu zen eta 1722an Droulhetek fundatutako eta Doktrinaren Aitek gidatutako Baionako apaizgaitegi lehia egin nahian Larresoroko apaiztegia ireki zuten 1733an. Influentzia handiko kokapen erlijiosoa izan zen XX. menderarte.