Mostrando entradas con la etiqueta XVII. mendea. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta XVII. mendea. Mostrar todas las entradas

miércoles, 2 de abril de 2014

XVIII. mendeko testuingurua

XVIII. mendeko testuingurua

Jose maria Jimeno Juriok esan zuen bezala, XVIII. mendea argien eta itzalen mendea izan zen. Mende honetan, Espainiako Ondorengotza Gerraren ondorioz, Espainia eta Frantzia Utrecht eta Rastadt-eko itunak galdu zituzten, jabetza garrantzitsu batzuekin ere (Herbereak, Napoli, Sizilia, Gibraltar, Terranova...) Jabetza hauen galketa eragin handia izan zuen bi estatuen ekonomian, bereziki Euskal Herriko eremuan. Horren ordez, Borbondarrek koroa eta espiritu zentralista frantsesa inposatu zuten Espainian. Adibidez, 1716ko Planta Berriko Dekretuen bidez Kataluniak Erakunde Tradizionalak ezeztatuak eta organismo bakar batek ordezkatuak ikusten zituen. Organismo hori Errege Auzitegia zen, Kapitain Generalak gidatua. Beste autoritate zibilek kapitaina ere behar zuten.

Prosperitate ekonomikoa Euskal Herriko kostaldeko itsas komertziotik eratorrira izan zen, bere gailurra izan zuena XVI. mendean. XVII. mendean jaitsiera izan zuen, lehen esan bezala, Terranova eta bere arrantzagune aberatsaren galketaren ondorioz, ingelesen menpe geratu zena. Adibidez, mende erdian Donibane Lohizuneko biztanleria 13000 biztanletik 5000 biztanlera jaitsi egin zen. Honek eragina izan zuen euskarazko obren edizioan, eragin negatiboa. Mitxelenak zioen erlazio ekonomiko-kulturalak ez zirela modu determinista batean aztertu behar egoera ezberdinetakoak zirelako.

XVIII.mendean, Euskal Herriko kleroak doktrina jansenistatik aldentzea saiatu zen eta 1722an Droulhetek fundatutako eta Doktrinaren Aitek gidatutako Baionako apaizgaitegi lehia egin nahian Larresoroko apaiztegia ireki zuten 1733an. Influentzia handiko kokapen erlijiosoa izan zen XX. menderarte.

domingo, 9 de febrero de 2014

JOANES ETXEBERRI SARAKOA


JOANES ETXEBERRI SARAKOA:


Joanes Etxeberri Sarakoa, Sarako herrian, Lapurdin, 1668an jaio eta Azkoitin 1749an zendutako idazle euskalduna dugu.
Bere lehelengo ikasketak Pauen jesuitetan egin zituen eta letra-gizona izan zen arren, medikuntza ikasi zuen Okzitaniako Tolosako unibertsitate frantziarrean.
Maria Itsasgaraterekin ezkondu eta hamaika seme-alaba izan zituen.
Bere mediku lanaren ondorioz Berara lekualdatu behar izan zuen, eta geroago Gipuzkoako hainbat herritatik pasatu zen arren, bere bizitzako azken txanpa Azkoitin eman zuen. Azkoitiko udalean jasotako dokumentu batzuetan ikusi daitekenez, kexa batzuk jaso zituen bere lana ondo ez jorratzeagatik. Etxeberrik baliabide falta zela esanez zuritu zuen jarrera hori.
Etxeberri elizgizona ez zen hirugarren idazle ezagunada euskal literaturaren historian.
Bere lanetan euskararekiko sentitzen duen maitasun edo estimua argi islatzen dela baieztatzen dute adituek,
Bera bizi izan zen bitartean bere idazkietako bakarra argitaratu zen arren beranduago, XX.mendean, beste batzuk atera ziren argira. "Hiztegia" deitutako lana, aldiz, betirako galdu omen zen, eta lan honen konstantzia dugu Larramendiri esker, berak erabili zuelako euskaraz, latinez, frantsesez eta gaztelaniaz idatzitako lan hau.
Bere lanetan Etxeberrik euskaldunen eta fede katolikoaren arteko harreman estua ere aipatzen du. Adituek diotenez arlo honetan nabaritzen zaio Axularrekiko mirespena.

lunes, 13 de enero de 2014

PIERRE DE LANCRE

PIERRE DE LANCRE 


Pierre de Lancre XVI. eta XVII. mendeetan bizi izan zen magistratu frantziarra dugu.


Ezaguna da gehienbat 1609. urtean egindako sorgin ehizaren ondorioz.


Jaio eta lehenengo ikasketak Jesusen Lagundian egin zituen, eta hauek amaitzerakoan Turinen zuzenbide ikasketak egin eta Bordele, bere jaioterrira, bueltatzea erabaki zuen bertan epaile gisa aritzeko.


Lancrek abizena aldatu egin zuen, bere familiaren jatorria euskalduna ezkutatzeko, ezinikusi izugarria baitzion euskalduna zen orori.


Bere ustez kode penalaren oinarria erlijioa zen eta horregatik 1607 urtean eliza katolikoaren irizpideak zorrozki aplikatzen hasi zen.


1609an Henrike IV.ak Lapurdi aldera bidali zuen bertan sorginen kontuak ikertzera. Orduan hasi zen bere inkisidore lana egiten, hirurogei pertsona inguru sorgin kontsideratu eta sorginkeriagatik sutan erreta hilarazi zituen. Bere ustez Lapurdiko biztanleriaren ehuneko hamarra zegoen sorginkeriarekin harremanetan, baina azkenik Bordeleko parlamentuak bere jarrera gehiegizkoa zela aitortu eta kargutik bota zuen adostasun falta zela eta.


Hala ere, jakin behar dugu garai hartan inkisizioa ez zela bakarrik Lapurdin eman, Zugarramurdi eta Zeberio bezalako beste herrietan ere gertatu zen, baina beste inkisidore batzuen eskutik.