viernes, 16 de marzo de 2012

Bermudako Hirukia


BERMUDAKO HIRUKIA


Bermudetako hirukia 1,1 milioi km²-ko triangelu formako area geografikoa da. Ozeano Atlantikoan dago, Bermuda uhartearen,Puerto Ricoren eta Floridaren artean.
Famatua da XX. mendearen erdian zenbait idazlek leku horren arriskugarritasunaren berri eman zutelako zenbait aldizkarietan. Baina Amerikako Estatu Batuetako Kostazainen arabera toki horretan ez daude beste leku batzuetan baino itsasontzi eta hegazkinen desagerpen gehiago.
HISTORIA
Belaontzien arotik, Europara bidaiatzen ziren itsasontziak toki horretatik pasatzen ziren haizea eta golkoko korrontea aprobetxatzeko. Gero eta itsasontzi gehiago pasatzen ziren handik.
Golkoko korronteak eguraldi oso ezegonkorra du. Eta itsas trafiko dentsua eta eguraldi txarraren konbinazioak posiblea egiten du zenbait itsasontzi ekaitzetan barneratzea eta galtzea aztarnarik utzi gabe bereziki teknologia handirik ez zegoenean.

Bermudetako hirukietan 50 itsasontzi eta 20 hegazkin galdu dira aztarnarik utzi gabe. Hauetako zenbait desagerpen azaldu ahal dira baina beste batzuk ez. external image Triangle-bermudes.png

19. Hegaldia
Jazoerarik ezagutuena eta ospetsuena bost TBM Avengerren eskuadroiaren desagerpena izan zen. Entrenamenduko hegaldi bat egiten ari ziren, Floridaren inguruan. Charles Berlitzen obraren arabera hegazkinlariak zenbait efektu bisual arraro ikusi eta gero desagertu ziren. Gainera, hegazkinen gorpuzkiak uretan flotatzen egon beharko ziren zenbait egunetan zehar. Baina ez zen soilik ez zituztela aurkitu, baizik eta Marinak bidalitako bilaketa eta erreskatea aginduta zuen hegazkinak ere galdu zirela zen. Honek Bermudetako hirukiaren teoria indartu zuen, baina gero olio orban bat aurkitu zen. Esan zuten seguruena erregai fuga batek leherketa bat sortu zuela erreskate hegazkinetan, baina ez zeukaten segurtasunik.
Berlitzek bere obran aipatutako zenbait itsasontzi ez zeuden Bermudetako Hirukiaren barruan, hor jarri zituen berak bere obra potoloagoa jartzeko. Horrexegatik Berlitzren obra ezeztua geratu zen.
Kritikoek esaten dute Berlitzek eta beste zenbaitek kasuak puzten ari zirela.

Eskuadroiari erreparatuz, teoria batek esaten du Charles Taylor Tenientearen akats bat izan zela da, desorientazioaren ondorioz Ozeanoaren barrena eraman zuela eskuadroia eta horregatik ez zituztela aurkitu.
1991an bost Avengeren gorpuzkiak aurkitu ziren Floridako kostetan, baina serieko zenbakiak ikusi zituztenean konturatu ziren ez zirela 19. Hegaldiarenak.
Azalpenetara bueltatuz korronte gogorrak eta uren sakontasuna azaldu ahal dute gorpuzkirik ez aurkitzea. Gainera, egunero ehunka itsasontzi zibil eta militarrak pasatzen dira handik arriskurik gabe.
Azken 100 urtetan 10 milioi itsasontzi pasatu dira gutxi gora behera eta XIX. mendetik aurrera soilik 50 itsasontzi eta 20 hegazkin desagertu dira.
Bermudetako hirukietan gertatu diren desagerpenak urtero pasatzen diren itsasontzi eta hegazkinekin konparatuz istripuak portzentaje txikia du. Lloyd, Londreseko itsas aseguratzaileak zehaztu du hirukia ez dela Ozeanoko beste edozein toki baino arriskutsuagoa eta honetatik pasatzen denean ez ditu tarifa desberdinak kobratzen.

Beste hiruki batzuk
Munduko beste leku batzuetan Bermudetako Hirukia bezalako beste area geografiko batzuk daudela esaten da, adibidez Dragoiaren Hirukia eta Marysburgheko Erpina

  • Dragoiaren Hirukia Deabru itsasoan dago, Japoniaren alboan. Hau ez da oso ezaguna, han galtzen diren ontzi gehienak radar gabeko txalupa txikiak direlako.
  • Marysburgheko Erpina Ontarioko aintziraren ekialdean dago, Estatu Batuen eta Kanadaren erdian. Han hondoratze kopuru ikaragarria eman da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario