sábado, 3 de marzo de 2012

Emakumearen Eguna

Emakumearen Eguna


Emakumeren Eguna edo Emakume Langilearen Eguna, Martxoaren 8an ospatzen da eta Nazio Batuen Erakundearen bidez aintzatetsia dago. Egun hau ospatzen da emakumearen berdintasunaren aldeko borroka gogoratzeko. Herri batzuetan jai nazionala da.

1908an New York-eko fabrika batean 146 emakume hil zirelako ezagutzen da martxoaren 8a. Emakume asko soldata ziztrinak eta lan baldintza txarrak zituztelako protestatzen ari zirenean suzko bonbak jaurti zizkieten eta horrek izugarrizko sutea eragin zuen.external image We_Can_Do_It%21.jpg


Hala ere, historialari batzuen iritziz 1909ko irailaren 27 gertatu zena gogoratzen da gehiago 1908koa baino. Badirudi New York-eko 20.000 langile, gehienak emakumeak, 13 aste iraun zutela greba egiten. Sufrimendu handia jasan egin zuten baina azkenean eskariak betetzea lortu zuten

1911n Triangle Shirtwaist Company-n gertatu zen sutea oihartzun ikaragarria izan zuen Amerikako Estatu Batuetan, bertan hil ziren emakumeak aurreko urtean lehen emakume greba egin zutenak izan zirelako.

2011. urtean Emakumearen Egunaren mendeurrena ospatu zen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario