miércoles, 13 de noviembre de 2013

LOMCEri EZ

LOMCEri EZ


LOMCE legea edo Wert legea 2013an Espainian indarrean sartu den lege organikoa dugu. Espainiako Hezkuntza Ministerioak, Wert buru dela onetsitako legea da.Lege gogor eta nire ustez atzerakor honen ondorioz hezkuntzarako eskubide unibertsala mugatuko da eta gainera esklusibotasuna ere lortuko da.
Lege honek, beste askoren artean, ondorengo aldaketak dakartza:
  • Errebalidak egingo dira etapa bakoitzaren bukaeran, unibertsitatera sartzeko orain arte egon den selektibitatearen sistema alde batera utzi eta unibertsitate bakoitzak bere sarrera proba izango du. Honek esan nahi du diru gehien dutenek nahi beste proba ordaindu eta egin ahal izango dituztela, baina familia xume edo apaletatik datozenek seguraski ez dutela zorte berdina izango.
  • D.B.H. ko hirugarren mailako ikasleek erabakita izan beharko dute ziklo bat edo batxillergoa egin nahi duten, horrela gelak bi mailatan banatzeko. Hau gertatuko balitz gazteen portzentai bat eduki beharko lukeen ezagutza ez luke edukiko eta agian etorkizunean ideiaz aldatu eta ezin izango lukete batxillergorik egin.
  • Erlijioa nahitaezko irakasgaia bihurtuko da eta herritartasuna ordezkatuko du. Honen bidez erlijioaren baloreei garrantzi handiagoa emango dizkiete, eta gazteria haien kasan askatasunean pentsatzen utzi beharrean kristau erlijiora hurbilduko dute gazteen arrazoitzeko gaitasuna baztertuz.
Hezkuntza eredu honek ikasleak arrazoitzeko gaitasunik gabe utziko ditu, eta manipulagarriagoak bilakatuko ditu. Gainera gizarte klasistagoa sortuko da, langileon seme-alabek ezin izango dutelako hainbeste ikasi eta dirua dutenen azpitik edo kasu honetan oraindik ere azpiagotik joango dira.
Hezkuntza denon eskubidea dugu, hezkuntza denona delako eta baita denontzat ere. Gure herria bezalako herri garatuetan, ez zen egon beharrik heziketa ona jasotzeko aukerarik gabe geratu den pertsonarik.
Hezkuntza idealak pentsatzen irakasten gaituelako, eta ez duelako era automatikoan erantzuten irakasten. Gobernuarentzat errazagoa delako heziketarik gabeko herria gobernatzea, herriak ez baldin badaki ez delako kexatuko zapaltzen dutenean eta ez duelako jakingo noiz ari diren haien eskubideen mugak apurtzen.
Laburbilduz, nire ustez kulturak, heziketak eta jakintzak egiten gaitu pertsona, horrek ematen baitigu bizimaila. Hezkuntza duina edo merezitako hezkuntza kentzen badigute pertsona ez garelako.








LOMCEri EZ.jpg

No hay comentarios:

Publicar un comentario