jueves, 8 de mayo de 2014

Berrerabilpena


Berrerabilpena


Gaur egungo egoera ekonomikoa zaila da, dirua aurreztea premiazko baldintza da gizakiarentzat. Gero eta jende gehiago hasi da gauzak berrerabiltzen dirua aurreztu nahian, arropa lagunei pasatuz, trukeak eginez, apurtuko gauzei erabilera berria emanez, etab.  Baina ona izango da hau egitea egoera ekonomikoa konpontzeko?

Alde batetik, bigarren eskuko gauzak erabiltzean dirua aurrezteaz gain, gure egoera berean dagoen norbait lagundu dezakegu ekonomikoki. Berrerabiltzearen beste abantaila bat, ingurumenarekin errespetua duela da. Gauzak zabortegian amaitu beharrean, beste pertsona baten etxean geratzen dira bigarren erabilpen bat izaten.

Beste alde batetik, berrerabiltzeak enpresen ekoizpena eta salmetak jaistea eragiten du, jendeak produktu gutxiago erosten dituelako. Horrek enpresen ekonomia okertzen du. Gainera, adituen arabera, krisialditik ateratzeko modu bakarra kontsumitzea da.

Egia da, pertsona guztien egoera ekonomikoa ez dela berdina, beraz ez da egongo konponketa bakarra eta erraza. Familia batzuek soilik dituzte oinarrizkoa lortzeko baliabideak, beste batzuk ordea, diru dexente izanda, txorakerietan gastatzen dute.


Egoera ekonomikoa ikusita, berrerabiltzea aukera ona dela begi bistan dago, gainera, abantaila ugari ditu baina enpresentzat ez da hain aukera ona. Enpresek porrot egiten badute arazo larria izango da ekonomiarentzat eta gizartearentzat ere bai. Konponbidea zaila, luzea eta geldoa izango da. Nire ustez, ideia bikaina da berrerabiltzearen eta erostearen arteko oreka egotea, behar diren gauzak erosten ez uztea baina ahal den neurrian berrerabilpenekin jarraitzea. Modu honetan, diru pixka bat aurrezten da eta, aldi berean, ekonomiari laguntzen zaio.

No hay comentarios:

Publicar un comentario