miércoles, 15 de enero de 2014

L'EAU DE LA GÉNÉROSITÉ (INUXENTEEN EGUNEKO BERRIA)

L'EAU DE LA GÉNÉROSITÉ
Naffir Salemek, Nairobiko unibertsitatearen ikerlari batek, lurrin berri, berezi eta, seguruenik iraultzailea, sortu du. Perfume hau lukurreria edo ondasun-gosearen aurkako spray-a da.

Berak azaldu duenez, spray honek aire-freskagarri baten moduan funtzionatzen du. Gela batean kokatu, piztu eta bertan bi minutu ematen badituzu zure diruzaletasuna bost urtez bukatuko da.

Naffirrek aire-freskagarriak sortzen dituzten enpresetara jo du produktu hau kaleratu eta salgai jartzeko asmoz. Baina berak kontatu digunez "Ambi Pur" edo "Brise" bezalako enpresa handiek ez dute proposamena onartu haien nagusien dirugosearen ondorioz, uste dutelako dirua dela industria horren oinarria, eta produktu horrek ez diela dirua lortzea ahalbidetuko.

Hala ere, atzo jakin genuen Naffir bidezko merkataritzako elkarteekin aritu dela eta produktua salgai jarriko dutela mundu osoan zehar. Argira atera dute baita, aplikatuko den lehenengo tokia NBEan izango dela, eta lurrinaren formulan lan egiten jarraituko dutela bizitza osorako iraupena izan dezan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario