lunes, 13 de enero de 2014

PIERRE DE LANCRE

PIERRE DE LANCRE 


Pierre de Lancre XVI. eta XVII. mendeetan bizi izan zen magistratu frantziarra dugu.


Ezaguna da gehienbat 1609. urtean egindako sorgin ehizaren ondorioz.


Jaio eta lehenengo ikasketak Jesusen Lagundian egin zituen, eta hauek amaitzerakoan Turinen zuzenbide ikasketak egin eta Bordele, bere jaioterrira, bueltatzea erabaki zuen bertan epaile gisa aritzeko.


Lancrek abizena aldatu egin zuen, bere familiaren jatorria euskalduna ezkutatzeko, ezinikusi izugarria baitzion euskalduna zen orori.


Bere ustez kode penalaren oinarria erlijioa zen eta horregatik 1607 urtean eliza katolikoaren irizpideak zorrozki aplikatzen hasi zen.


1609an Henrike IV.ak Lapurdi aldera bidali zuen bertan sorginen kontuak ikertzera. Orduan hasi zen bere inkisidore lana egiten, hirurogei pertsona inguru sorgin kontsideratu eta sorginkeriagatik sutan erreta hilarazi zituen. Bere ustez Lapurdiko biztanleriaren ehuneko hamarra zegoen sorginkeriarekin harremanetan, baina azkenik Bordeleko parlamentuak bere jarrera gehiegizkoa zela aitortu eta kargutik bota zuen adostasun falta zela eta.


Hala ere, jakin behar dugu garai hartan inkisizioa ez zela bakarrik Lapurdin eman, Zugarramurdi eta Zeberio bezalako beste herrietan ere gertatu zen, baina beste inkisidore batzuen eskutik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario